XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola aurkitu eskuemaile bat

Egitasmoa buruan luzaro erabili ondoren, Kolon'ek bere ideia onena zela pentsatu zuen, baina nola gauzatu proiektu hori?

Diruaren premian zegoen.

Garai honetako esploradore guztiek beren bidaiak ordainduko zituen eskuemaile edo laguntzaileren bat aurkitu behar zuten.

Eskuemaileak, ordea, zuhurrak ziren oso: beren dirua inbertitu aurretik ziurtatu nahi zuten bere xedeak erdietsi eta mozkinak atzera ekartzeko aukera ederra zutela.

Lisboan Kolon arrotz bat baino ez zen.

Genoatik zetorrenez, erabat ezezaguna zen.

Ez zuen goi mailako ikasketarik burutu Unibertsitatean, autodidakta zelarik.

Nork utziko zuen, bada, hain eginkizun garrantzitsua haren esku?

Espainia eta Portugaleko erregeek - Ekialderako itsas bide berri baten bila elkarren lehian zebiltzanak - emango al zioten beren itsasoak zeharkatzeko baimenik?

Lehenik Kolon-ek Portugaleko erregea zen Jon II.arengana jo zuen, baina honek ez zuen aintzakotzat hartu Kolon-en proiektua, erokeria baino ez zelakoan.

Beraz, Kolon-ek Portugaletik aldegitea erabaki zuen Isabel eta Fernando Espainiako errege-erregina katolikoengana abiatuz.

1485. urtearen hasieran Espainiako atlantiar kostaldean zegoen eta itsas portu eraginkorra zen Palos'era joan zen bizitzera.

Oraingoan eskuemaile bat aurkituko zuen, bai horixe!

Hilabete luzeak itxaron ondoren, Kolon'ek lortu zuen Isabel eta Fernandok bere proiektua aurkezteko audientzia bat eman ziezaioten.

Errege-erreginak arretaz entzun zioten.

Baina Isabelek nahiago izan zuen bere zientzigizon adituen aholkua entzutea inolako erabakirik hartu aurretik.

Hauek esan zuten propiektua gauzaezina zela.

Bidaia luzeegia izango zen.

Kolon ez zen inoiz itzuliko.

Portugaleko erregeak aspaldidanik zeuden interesaturik bidaia eta esploraketetan.

Hendrike Nabigatzailea printzeak itsasketa eskola famatu bat sortu zuen.

Gainera, biblioteka bat fundatu zuen, bertan mapen bilduma ederra osatu zuelarik.

Orduan errege zen Jon II. Portugalekoak itsabidaiekiko aparteko zaletasuna zuen.

Kolon'ek pentsatu zuen Jainkoak ez zuela nahi izan Jon bere eskuemaile izan zedin ezkutuko arrazoiren batengatik.

Beranduago hauxe idatzi zuen:

Jaungoikoak Jon erregearen begi-belarriak itxi ditu, zeren ez bait dut lortu esaten niona ulertaraztea.

Garai honetan, Ferdinando eta Isabel oraindik Hego Espainian, Granada aldean zeuden arabiar musulmanen aurkako burrukan ari ziren.

Arabiar hauen arbasoek Espainiaren zati handi bat konkistatua zuten zazpirehun urte lehenago.

Espainiar subiranoek Espainiako Birkonkista behin eta betiko burutzea erabaki zuten.

Hau dela eta, ez zuten aski diru edo denborarik izango Kolon'i laguntzeko.